Ongi etorria Matxingoneara, Zozaiako auzoan -Baztan haranaren bihotz bihotzean- kokatua dagoen landetxera. 1999. urtean zaharberritua, tokiko etxe tipikoen adibide da Matxingonea; etxalde handia zurez eta harriz eraikia nagusiki.

Zozaiako auzoa Oronoz-Mugaire herrira egiten da, eta bertako kaxkotik inguruko bista zoragarriak atzeman daitezke, 2 Km. eskasetara kokatua dagoen Bertizko parkea barne.

Landetxea bi bizitegietan banatua dago: Matxingonea I eta Matxingonea II. Guzira 16 lagunendako tokia dago eta biak batera edo modu berexian aloka daitezke. Etxeko dekorazioa atsegina eta zaindua da, Baztangoak tipikoak diren kutxak eta uztarriak nonnahi aurkituko ditugularik.