Landetxea bi bizitegi ezberdinetan banatua dago: Matxingonea I eta Matxingonea II, eta elkarrekin edota independienteki alokatzen ahal dira.

Matxingonea I (8 pax + gehigarria)

Etxeko lehendabiziko pisu osoa hartzen du eta 4 logela eroso ditu, 3 banakako oheekin eta laugarren bat matrimoniozko ohe eta komun propioarekin. Hortaz gain 2 komun gehiago daude, zabalak eta hornituak. Sukaldea ere beharrezko tresneriarekin prestatua dago eta egongela zabalean telebista eta lurreko sua aurkituko ditugu. Ohe bat gehitzeko aukera badago.

Matxingonea II (8 pax + gehigarria)

Matxingonea II bizitegiaren 2. pisuan dago eta Matxingonea Ien banaketa berdintsua du: 4 logela, kasu honetan lauak banakako oheekin eta horietako bat komun propioarekin; 2 komun gehiago, sukalde hornitua eta egongela telebista eta lurreko suarekin.


Bi bizitegiek balkoi eta kaleri ederrak dituzte Baztango paisaietaz gozatu ahal izateko. Hortaz gain, jardin bikaina dago barbakoa eta guzi.